Logotipo Colegio Vizcaya. Educar en la responsabilidad para la convivencia en libertad Objetivos de Desarrollo Sostenible
| Hasiera | Berriak || Castellano | Euskara | English |

Aurkezpena

IZENA

"BIZKAIA IKASTETXEA" HEZKUNTZA KOOPERATIBA ELKARTEA, izenaz, Zamudioko Galbarriatu auzoko 6 zenbakian, guraso eta adindun diren ikasleak biltzen dituen Hezkuntza Kooperatiba sortu da. Berau Euskadiko Kooperatibak arautu eta Eusko Legebiltzarrak onetsiriko 1993/4 legearen xedapenen menpean dago, bai eta indarrean dauden agindu eta egungo Estatutuen menpean ere

 

Kooperatiba 

 

HELBURUA:
Kooperatibaren helburua bazkide diren seme-alaben hezkuntza kooperatiboki burutzea da, bere irakaskuntza-zentroen bidez eta etorkizunean sorraraz ditzakeenez ere, irabazi-asmorik gabe, eta Eskola Komunitateak onetsitako Hezkuntza Proiektuarekin ados.

IRAUPENA:
Kooperatibak iraupen mugagabea izango du.

EGOITZA:
Egoitza Zamudion (Bizkaia) dago, Galbarriatu auzoko 6 zenbakian.

LURRALDE ESPARRUA:
Kooperatiba honek Euskal Autonomi Erkidegoan jardungo du.

BAZKIDEAK

  • Bazkide erabiltzaileak

    1. Kooperatiba honetan seme-alaba edo tutelapekorik duten aita, ama edo familia buruak, ordezkariak edo tutoreak.
    2. Adindun diren ikasleak beraiek, Kooperatibak zehazten dituen ikasmaila eta egoeretan.
  • Bazkide Kolaboratzaileak

Kooperatibizatutako ihardueran zuzenean parte hartu gabe, helburu soziala betetzen lagundu dezaketen gainontzeko bazkideekiko interes komuna egiaztatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek.

Zuzeneko onuradunak izateari utzi eta Kooperatibaren partaide izan nahi duten bazkideak, bazkide kolaboratzailetzat hartuak izango dira.

Bazkide kolaboratzaileen onarpen xedapenak, epe mugaturako izan daitezke. Errektore Kontseiluak erabakiko ditu eta egiten den lehenengo Batzar Nagusiaren berrespena lortu beharko dute.

Errektore Kontseiluaren xedapenek bazkide kolaboratzaileen parte hartze, eskubide eta betebeharrak ezarriko dituzte.

Bazkide izena har dezakete eta kolaboratzaile izaera hartuko dute, helburu sozial kooperatiboa guztiz bete ezin izan arren, berau lortzen lagundu dezaketen bai pertsona fisiko edo juridiko, bai publiko edo pribatuek. Hauen eskubide eta betebeharrak Estatutu Sozialek arautuko dituzte, eta aurrekuspenik ezean, bi alderdien artean hitzartutakoek.

Bazkide hauek, guztiak batera, eta Elkarte Kooperatiboak ez badira, ezin daitezke botoen herenaren baino gehiagoaren titularrak izan, ez Batzar Nagusian, ezta Errektore Kontseiluan ere.

 

  Ikastetxea

                

Calendario de actividades

Calendario Escolar

Lun Mar Mié Jue Vie Sáb Dom
 
1
 
2
 
3
 
4
 
5
 
6
 
7
 
8
 
9
 
10
 
11
 
12
 
13
 
14
 
15
 
16
 
17
 
18
 
19
 
20
 
21
 
22
 
23
 
24
 
25
 
26
 
27
 
28
 
29
 
30
Lege oharra | Colegio Vizcaya, kooperatiba-sozietatea | Tel: 94 454 14 00 | Fax: 94 454 16 29 | Formulario de Contacto |